top of page

Musika eskolako haurren emanaldia Martxoaren 12an

Argantzungo musika eskolako haurrek ere 2016ko Arabako Koadrilla arteko Bertso txapelketaren finalean emanaldia eskainiko dute. Ordua eta tokia zehazteke daude, baina bitartean hemen dituzue kantatuko dituzten bertsoak, zuek ere etxean presta ditzatzuen.

Las/os alumnas/os de la escuela de música de Argantzun también participarán en la Final Intercuadrillas de Bertso de Álava. El lugar y la hora están por confirmar, pero mientras tanto aquí tenéis los bertsos que nos ofrecerán, para que podáis ensayarlos vosotros también en casa!

Maritxu nora zoaz, eder galant hori, iturrira Bartolo, nahi baduzu etorri. Iturrian zer dago, ardotxo txuria, biok edango dugu nahi dugun guztia.

Gu gara Argantzungo musika eskola, herriko euskaldunen gazte burdinola. Tronpeta, klarinete, gitarra, biola, nahiz ta desafinatu ez zaigu axola.

Bertsotan, ikastolan edo futbolean, guk euskara nahi dugu gure aldamenean. Trebiñun Aramaion Araba luzean, euskaraz bizi nahi dut kale ta etxean.

Maritxu nora zoaz, eder galant hori, iturrira Bartolo, nahi baduzu etorri. Iturrian zer dago, ardotxo txuria, biok edango dugu nahi dugun guztia.

Trena alde batean, ibaia errotan, erromesen etxea geratzeko lotan. Etor zaitezte hona askoz gehiagotan, egun ederra pasa gure herri hontan.


bottom of page